Kalitate-politika



EMTESPORTEN xedea aisialdi, ongizate, kultura eta kirol arloan zerbitzuak ematea da. Horretarako, kudeaketa-maila aurreratua dauka ezarrita. UNE EN-ISO:9001 eta UNE EN-IS0:14001 eta OHSAS:18001 arauen araberako Kudeaketa Sistema Integratua dauka, horiek guztiak indarreko bertsioan.


Sistema horien bidez, kalitatezko kudeaketa sistema bat garatu nahi dugu, zerbitzu eta jarduera guztien inguruko prozesuak barne hartzeko. Gainera, ingurumena, kutsaduraren prebentzioa eta laneko osasun eta segurtasuna barne hartzen dira aspektu guztietan, baita langileen arteko berdintasuna ere.


Zuzendaritzak politika honetan ezarritakoa bete eta sustatzeko konpromiso sendoa dauka. Horretarako, eskura ditugun giza baliabide eta material guztiak jarriko ditugu martxan, enpresak unean-unean dituen aukera ekonomiko errealen arabera. Hori lortzeko, honakoak sustatuko dira:


  • Lan-taldea osatzen duten pertsonen asebetetzea eta talde-lana funtsezkoak dira zerbitzuen arrakasta lortzeko.
  • Pertsona guztientzako berdintasunean oinarritutako tratua eta Berdintasun Planean jasotako neurrien aplikazioa.
  • Interes-taldeen asebetetzea.
  • Baliabideak eta energia mantentzea, hondakinen murrizketa, enpresan eragina izan dezaketen ingurumen aspektuak kontrolatzea.
  • Prozesuak osatzen dituzten jarduera guztietan segurtasun printzipioak aplikatzea, eta jarduera horien ondorioz izan daitezkeen kalteen prebentzioa.
  • Enpresako langile guztien parte-hartzea eta kolaborazioa, ingurumenari eta laneko segurtasunari dagokienez.
  • Pertsonen prestakuntza eta garapena.
  • Gizartearekiko konpromisoa.
  • Dagokion legeria betetzea


Eta aurreko guztia kudeatzeko, etengabeko hobekuntza prozesuak ditugu oinarri, markatutako helburuen araberako plangintza, berrikusketa eta jarduera egokiarekin.


Kudeaketa sistema Integratua Kalitate Eskuliburuan azalduta dago, eta Prozedura Eskuliburuan zehaztuta. Sistemaren eraginkortasun eta egokitzapena egiaztatzeko, Zuzendaritzak barne-ikuskaritza eta berrikusketak egingo ditu.


Era berean, politika berrikusi eta eguneratu egingo da, une bakoitzeko ildo estrategikoen eta testuinguruaren arabera.